Sanaremos juntas buru-osasunari buruzko kontzientziazio politikoko lankidetza-proiektua da, pertsona migratuen begiradatik eta ikuspegi feministatik.

Espainian bizi bazara, konturatuko zinen sareetan dagoen doako edukia eurozentratua izan ohi dela. Halaber, terapia jasotzeko pribilegioa baduzu, jakingo duzu buru-osasunean adituak diren gehienek ez dutela arraza- eta migrazio-ikuspegia. Pertsona zuriz beteta dago sistema eta profesional hauek zurien beharrak jartzen dituzte erdigunean.

Askotan ez da kontuan izaten kide migratuek bizitza, afektuak eta seme-alabak utzi dituztela atzean. Klaseak eta genero eta arraza zapalkuntza bikoitzak oztopoak jartzen dizkie bidean. Ulisesen sindromea eta migrazio-dolua bizi dute. Profesional hauek ez dira konturatzen euren eskubideak kontuan hartzen ez dituen herrialde batean berriro hasteak suposatzen duen guztia.

Horregatik, Grupo Warmipura elkarteak – Mujeres con Voz eta Calala Fondo de Mujeres elkarteen babesarekin – Quan Zhou artistarekin batera <<Sanaremos juntas>>. Buru-osasunaren zaintzarako sarbide publikoa, doakoa eta unibertsala ikusaraztea, aldarrikatzea eta jendea kontzientziatzea helburu duen proposamena. Baina ez dugu edonola egiten, baizik eta pertsona migratuen komunitatearentzat lagungarri izango den modua bilatuz.

Horretarako, Grupo Warmipura delakoarekin batera lan egiten dugu, Abya Yalako (Latinoamerika izendatzeko jatorrizko izena) emakume migratuz osatutako talde eragile batekin. Grupo Warmipura elkartearekin tailer bat antolatu genuen, euren migrazioaren historian zehar izandako arazo handienak zeintzuk ziren jasotzeko. Euren bizipenen inguruan hitz egin genuen. Lekukotasun gehiago ere bildu genituen eta emakume migratuen ikuspegiei buruzko kontsultak egin ditugu beste espazio batzuetan. Gainerakoa, webgune honetan daukazu.

Eskerrik asko hemen egoteagatik.

OMEren arabera, buru-osasuna giza eskubide unibertsal aitortzeak hura defendatzea ahalbidetzen digu.

Mujeres con Voz – Copyright 2023